XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kolpe guztiak alferrik, zuhurtasuna guztia hutsala, eta kurai guztiak ezeren truke izanen direla?

Uste duzu, heriok, okasio hauetan mila era ezberdin hartzen dituenak, ez dezakeela animoetan beldur izugarriak eta ia esplikaezinak sorrarazi?

Uste duzu ehun mila gudari dituen armada batean ez dagoela bat ere heraberik?

Uste duzu honen bihotz ahuleziak ez dezakeela besteen ahulezia eragin?

Bigarrenarenak hirugarrena, eta honek laister laugarren batena?

Bada, ez da gehiagorik behar garaile ateratzeko etsipena, arin-arin zabaldu dadin armada osoan, eta zenbat eta ugariagoa izan hau, orduan eta azkarrago harrapa dezan.

Mundu guztiak daki eta nabarmena da gizonek beren buruak maite dituzten kreatura guztiek bezalaxe, pasio handiz maite dutela.

Hori orokorrean gauza jakina delarik, zergatik harritu behar da okasio berezi batean galtzeko beldurra ukan dezaten!

Nazio guztietako liburu sakratuak izu bitxi edo naturaz gaindiko hauetaz beteak izan arren, nik ez dut aurkitzen arinkeria handiagorik, zeren, mila zio natural ezberdinek sor dezaketen emaitzak, naturaz gaintiko zergatia duela segurutzat emateko, aldez aurretik ikertu beharra dagoen, beste kausa guztietarik baten batek ez duela obratu, eta hau, noski, ezinezkoa da.

Ez dizut gehiago esanen, Nathanael: badirudit gaiak ez duela merezi hain serioski tratatua izan dadin.

Parisetik, 1720ko Chaban-en ilargiaren 20an.

P.-S. Bukatzen ari nintzela, Pariseko mediku bati kalean entzun diot oihukatzen Probintziko mediku baten gutuna (hemen bitxikeria guzti hauek moldiztegiratzen, plazaratzen eta erosten baitira); eta iruditu zait merezi zuela bidaltzeak, gure gaiarekiko zerikustekorik baduenez.